3.ariketa. Sare sozialak (facebook)

13 03 2009

Sare sozialen erabiltzaile zarela jakintzat emanda, gogoeta eskatzen dizut. Marketing ekintza baten parte sentitu izan zara honelako tresna baten bitartez? Hala bada, zein? Ez bada hala, zergatik? Zuk uko egin duzulako edo inoiz aukera hori suertatu ez zaizulako? Burger King-en kasuan bezala, horrelako ekintzen hazkundea aurreikusi daiteke? Edo moda kontua da eta ez da urrunera ailegatuko? Non ikusten duzu sare sozialen abantailarik handiena marketing ikuspuntutik? Eta mugarik argiena?

Gogoeta

Lehenbizi, esan beharra daukat, hilebete soilik igaro dela facebook kontu bat egin nuenetik. Hotmail korreora bialdutako lagunen baten gonbidapenagatik. orain arte tuenti sare soziala erabili izan dut eta lagunen arte sare sozialaren hazkundea nabarmenki hasten joan da denbora pasatu ahala. Baliteke Facebook aplikazioak internazionalagoa ematen duela eta sare sozial askoz ere handiagoa dela. Mundu mailako dela esan daiteke eta munduko edozein puntuko kideak lortu ahal direla.

Modernitate kutsi handia hartzen ari da facebook sare sozialak eta honek marketing-ari ate asko ireki ahal dizkio. Tald ebaten jarraitzaile izateko aukera ematen du eta honen bidez marka , zerbitzu, produktu edo egitasmo desberdinen jarraitzale bilakatu ahal gara.  honek indar publizitarioa du, eta are gehiago gure aisialdian jasotako mezu publizitariaok direlako. Ez da bardina lanean diharduen perstona batek spam edo baneer bat jasotzea eta solasaldian eta erlajatuz doan pertsona batek  spam edo banner bat jasotzea. Obama , Amerikako Estatu batuetako hautagaia zenean,bere komunikabide langileek  myspace (facebook -en antzeko zerbitzuak eskeintzen duen sare soziala) kontua egin zuten eta horrela talde sozialaren munduan murgildu ziren, obamaren aldeko marketing-a eginez eta talde soziala biurtuz beraien kanpainaren onurarako.

Ez dut uste moda bat denik. Jendea erakarria sentitzen da zerbitzu honengatik, egia da pertsona guztien datu pertsonalak edonork lortu ahal dituenik baina, jendea orokorrean elkar komunikatzeko moduan besterik ez du ikusten. Gero eta eboluzio handiagoa izango duelakoan nago eta erabiltzaileak gora egingo dute zihurrenik. Enpresa askok ere sare sozialetan bezero potentzial handia lortuko dute, eta marketing beharra egiteko aukera ezin hobea hasten hasi da eta indar handiagoa hartuko du etorkizunerako. Patrozinioak, banner-ak, talde sozialak,

Bestetik Facebook esperimentua bukatutzat emango dugu. Astebetez lagunak “biltzen” ibili zara. Kontaketa egiteko momentua ailegatu da.

Facebook (esperimentua)

1oo lagun gonbidatu behar genituen gure facebook kontuko kideak izateko. 40 lagun kontabilizatu ditut. gonbidatutakoen artean ia erdiak baietza emen dit jakin barik nor naizen. Inolako loturarik gabe eta lagunen bitartekaritzarik erabili gabe. 100 ezezagunetik 40 baietza eman dit . Pertsona batek baietza ematerakoan, horretaz baliatu naz bere lagunak diren beste pertsonak gonbidatzeko, eta azkenean komunitate bat sortu da, non beraien artean esagutzen ziran baina ni enaben esagutzen.

Zalantza etiekoen barnean, jendean engainatzeko aukera azpimarratuko nuke. Perstonaje berri baten munduan murgiltzeko aukera dago eta inork ez du zertan jakin behar nor zaren. Edonork guzurretanaritzeko aukera du. Etikoki ez da oso fidagarria, datuak ez direlako zilegiak direla argitzeko aukerarik.  Posible ikusten dot, sare sozialetan bakarrik oinarritzen diren marketing kanpainak egotea.

Badira kasu batzuk non kanpaina publizitarioak egin diren sare sozialen barnean, eta honeen eraginez salto egiten dutenak beste medio batzuetara, «Levantate ZP» delakoan bideo bat sortu zuten eta sare sozialean izan zuen arrakastagatik beste medioetara salto egin zuen.  Ez dut uste marketing forma berri honen helburua talde sozialetan garrantzia hartzea denik momentuz. Gaur egun talde sozialen infdarraz baliatzen dira, telebistara igarotzeko eta bertan dohaineko publizitatea lortu ahal izateko. Nahiz eta inetrnetek gero eta indar gehiago lortuko duen , oraindik beste medio potentzialetan eragina izatea bilatzen da.

facebookestudios-300x135




Acciones

Information

Deja un comentario