6.Ariketa

8 05 2009

Iragarkien elementuak:

Klasean gaur eguneko 10 spot  aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Musika, umorea, ahotza , ospetsuen agerpena, etab aztertu ondoren , ondorio batzuetara aiegatu gaitezke oso orokorrean. Leku garrantzitsua hartzen du musikak spot batean, hondoak erritmoa ematen diolako spotari eta erakutsi nahi diren sentimenduei lagundu diezaiokete.

Ospetsuen aukeraketa ez da oso ohikoa izaten eta hauek egiten dutena spotaren ziurtasuna gainentzeko izaten da, askotan ospetsuaren agerpenak, beronengan atentzio guztia zentratzeko arriskua izaten dalako eta spota bigarren maila batean utziz.  Umorearen eta arrazoiaren nahasketa bat egiten dute iragarki gehienak , gehienek beraien produktuak erakutzi nahi dituztelako eta sentzazioekin batera erakusten badira ezin hobeto izango litzateke. Baina badaude spotak non arrazoiaren laguntzaz produktuaren ezaugarriak soilik azaltzen diren.

Orokorki ere akzio didaktiko urria dagoela konuratu gara eta markak nahiago izaten dutela produktuen ezaugarriak azalarazi eta ez bakoitzaren funtzionamendua azaldu. Aipatuko nuke musikaren eta umorearen baliabideak gero eta joera gorakorragoak dituela , esan daiteke ikusleak spotak ikustean sentzasio onak nabaritzen baditu, hobeago eta gehiago gogoratuko dituela.

513926839_939d60155a_m


Acciones

Information

Deja un comentario