7. ariketa: Publizitatearen mugak

15 05 2009

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Iragarkienganako salaketak gero eta ugariagoak izaten ari dira, eta konotazio ezberdinegatik edozein pertsonak bere kaltean doan iragarkia dela suposatzera heldu ahal da. Iragarkien kontrako salaketek , ez lukete salaketa bera soilik jartzeagatik izan beharko. Edozein iragarkiri aurkitu ahal geniokeen salatzeko moduko faktoreren bat.  Egia da salaketa jartzea guziz bidezkoa dela baina ezin da edozer gauzagatik salaketa jarri.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Nire ustez, publizitatea suposatuta dago egia esatera. Komertzio batek ezin du esan bere produktua hoberena dela konprobatuta ez badago. Horregatik agian jendearengan heltzen den mezua benetazkoa dela suposatzen da.  honek kontu handiarekin ibiltzea derrigortzen du publizitatearen munduari.  Telebistako saio edo filmeak fikziozkoak direlakoan , sinesfarritasun baxuagoa du ikuslearengan. Sexuaren eta biolentziaren kasua beste edukietan fikziorako bidea hartzen dute eta publizitatean aldiz benetazkoa denaren sentzazioa ematen du, saldu nahi diren produktuak benetazkoak direlako

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Tabakoaren eta alkoholaren kasua adidez; debekatuta dago tabako eta alkoholdun edarien  publizitatea egitea telebistako iragarkien bidez. Baina aldiz, Telebistako saioren baten publizitate finko bat ikusi daiteke tabakoa saltzen duen iragarki modura. Futbol partiduen adibidea; erretransmisioa irauten duen denboran, kartel ugari ikus daiteke alkohola saltzen eta tabakoa saltzen. Baina ez al dago debekatuta? Iragarki baten erretransmisio kasuala da bai, baina ez al da iragarki bat telebistan ikusten dena azken finean?. Kartel hauek jartzen dutenak , telebistan agertuko direlako jartzen dute eta jartzen izten diotenek telebistan agertuko balitz moduan kobratuko diote iragarleari kartel hori jartzeko aukera.

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Auto – erregulazioak, salaketek izan ditzakeen arazoak aurreikusten saiatuko dira. Salaketak izateko aukera murriztu ain zuzen ere. Salaketa baten ondorioak osokaltegarriak izan daitezkelako iragarki batentzako. Salaketaren aurrean, jusiziaren gana joan beharko da eta honek diru inbertsioa suposatuko du iragarlearentzat eta askotan nahiago izaten da iragarkia ezabatu eta arazotik urten. Baina iragarkia ezabatzeak ere kalte handiak sorzten ditu iragarleentzat.  Arestian egindako lan guztiak eta inbertsio guztiak ezerezean geratzen diralako

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Publizitateak , baliabide  handiak eskeintzen dituen eremua da eta kreatibitateaz baliatzeko aukera ezinhobea.  Askatasuna nahitaezkoa da kreatibitatezko iragarki bat egin nahi bada. Baina egia da ere ezin dela edozelango iragarki bat formulatu. Mugak jartzea derrigorezkoa lizateke baina puntu batera heldu arte, iragakiaren kreatibitateari adarrak ebagiten badizkiogu , iragarki monotonoaren eta sinplearen lekura helduko ginateke. Konbentzio batera hetzera izango litzateke egoera perfektua, baina hortan dago arazoa, legeen mugak jartzerako orduan , beti izango da baten bat desadoz egongo dena. Ez dut uste hiritar sinple baten ikuspuntua desberdina izango zenik, azken finean iragarki baten kalteak edo onurak danori dagozkion ardura dalako eta danori influentziatu ahal gaiuelako.

censurajesus


Acciones

Information

Deja un comentario