8.ariketa : Publizitate sexista

22 05 2009

Publizitate sexistarik egiten al da gaur egun? Ohikoa da? Erraz igartzen diogu? Klasean ikusitako 15 iragarkiak Emakundek proposatzen dituen publizitate sexista antzemateko irizpideekin elkartu ditugu.

Emakundek, publizitateari ekiten dioten elkarte desberdinei laguntza eskeintzen die, sexismoa ezabatzeko iragarien mundutik. pauta batzuk jarraitzeko baliabideak ematen dira eta hauek sexuen arteko berdintasuna baino ez du bilatzen.Gehienbat emakumearen irudiaren erabilpen desegokian zentratzen dira. Urteetan zehar emakumea sukaldeko produktuak saltzeko erabili izan ohi zelako. Gaur egun gauzak aldatzen doaz baina oraindik ere badira, emakumea sukaldera lotuta izten duen publizitatea. Era berean emakumearen erabilpen sexuala ere ohitura bilakatu zan bere gorputzeko atalak inolako arrazoirik gabe erakutziz.

Debekatuta egon arren publizitate sexista egiten dela salatuko dute ( Berrian aurkitu dudan berri bat).

Gallina Blanca: Iragarki hau nahiko neutor dela esan daiteke ez dagoelako desberdintasunik gizon eta emakumearen artean

LMN frskagarria: Umorearen aldeko apostua da , eta ez du emakumea leku txarrean uzten , hau ere neutroa dela esan dezakegu.

Simyo: Sexista puntu bat duela esan ahal da. Katelak erakusteko orduan, emakume bi agertzen dira inolako funtziorik gabe. Beren gorputza erakustea baino. Emakumea gizonaren subordinatu moduan agertzen da.
Euskaltel: Ez dago sexismo ikuturik. Sexu atala azaltzeko bi intsekturen laguntzaz egiten dute , eta sortu litezkeen arazo sexistak ezabatzen ditu.

Orangina: Sexismo ikutua dago, baina beste modu batean azalduta, emakumeen arteko erlazioa azaltzen du, euren arteko ezinikusia erakusten digu. Baita emakumea eropa gutxirekin eta sensualki erakusten du inolako arrazonamendu barik.

Caja Granada: Iragarki honek ordea ez du sexismoari buruz ezer jakin nahi eta erabateko neutraltasunaz baliatzen da.

Chanel. Neutora dela esan dezakegu . Nahiz eta maitasun historio bat kontatu eta sexista izateko erreza izan, erabateko sexismoa ez agertzea lortzen du.

Coca Cola : Neutroa, Canal +: Neutroa , Trina: Neutroa

Bancaja: Sexismorik ez dago , baina biolentzia erabiltzen dela esan dezakegu. Baina olan da ere, modu dibertigarri batean eiten du eta gainera jipoitutakoak gizonak dira, ez deien egon inolako konotazio sexistarik.

Magnum: publizitate sexustaren erabilpena egiten du, bai gizona eta bai emakumearen edertasunaz baliatuz eta berien gorputzak baliatuz. Desiatzeko moduan jartzen ditu beraien produktuarekin identifikatu ahal izateko.

Pascual: Emakumearen papera, erosektak egitea, umea zaintzea eta etxeko lanak egitea dela iradokitzen digu. hirurak iragarki berean.

land roveratt00000






7. ariketa: Publizitatearen mugak

15 05 2009

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Iragarkienganako salaketak gero eta ugariagoak izaten ari dira, eta konotazio ezberdinegatik edozein pertsonak bere kaltean doan iragarkia dela suposatzera heldu ahal da. Iragarkien kontrako salaketek , ez lukete salaketa bera soilik jartzeagatik izan beharko. Edozein iragarkiri aurkitu ahal geniokeen salatzeko moduko faktoreren bat.  Egia da salaketa jartzea guziz bidezkoa dela baina ezin da edozer gauzagatik salaketa jarri.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Nire ustez, publizitatea suposatuta dago egia esatera. Komertzio batek ezin du esan bere produktua hoberena dela konprobatuta ez badago. Horregatik agian jendearengan heltzen den mezua benetazkoa dela suposatzen da.  honek kontu handiarekin ibiltzea derrigortzen du publizitatearen munduari.  Telebistako saio edo filmeak fikziozkoak direlakoan , sinesfarritasun baxuagoa du ikuslearengan. Sexuaren eta biolentziaren kasua beste edukietan fikziorako bidea hartzen dute eta publizitatean aldiz benetazkoa denaren sentzazioa ematen du, saldu nahi diren produktuak benetazkoak direlako

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Tabakoaren eta alkoholaren kasua adidez; debekatuta dago tabako eta alkoholdun edarien  publizitatea egitea telebistako iragarkien bidez. Baina aldiz, Telebistako saioren baten publizitate finko bat ikusi daiteke tabakoa saltzen duen iragarki modura. Futbol partiduen adibidea; erretransmisioa irauten duen denboran, kartel ugari ikus daiteke alkohola saltzen eta tabakoa saltzen. Baina ez al dago debekatuta? Iragarki baten erretransmisio kasuala da bai, baina ez al da iragarki bat telebistan ikusten dena azken finean?. Kartel hauek jartzen dutenak , telebistan agertuko direlako jartzen dute eta jartzen izten diotenek telebistan agertuko balitz moduan kobratuko diote iragarleari kartel hori jartzeko aukera.

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Auto – erregulazioak, salaketek izan ditzakeen arazoak aurreikusten saiatuko dira. Salaketak izateko aukera murriztu ain zuzen ere. Salaketa baten ondorioak osokaltegarriak izan daitezkelako iragarki batentzako. Salaketaren aurrean, jusiziaren gana joan beharko da eta honek diru inbertsioa suposatuko du iragarlearentzat eta askotan nahiago izaten da iragarkia ezabatu eta arazotik urten. Baina iragarkia ezabatzeak ere kalte handiak sorzten ditu iragarleentzat.  Arestian egindako lan guztiak eta inbertsio guztiak ezerezean geratzen diralako

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Publizitateak , baliabide  handiak eskeintzen dituen eremua da eta kreatibitateaz baliatzeko aukera ezinhobea.  Askatasuna nahitaezkoa da kreatibitatezko iragarki bat egin nahi bada. Baina egia da ere ezin dela edozelango iragarki bat formulatu. Mugak jartzea derrigorezkoa lizateke baina puntu batera heldu arte, iragakiaren kreatibitateari adarrak ebagiten badizkiogu , iragarki monotonoaren eta sinplearen lekura helduko ginateke. Konbentzio batera hetzera izango litzateke egoera perfektua, baina hortan dago arazoa, legeen mugak jartzerako orduan , beti izango da baten bat desadoz egongo dena. Ez dut uste hiritar sinple baten ikuspuntua desberdina izango zenik, azken finean iragarki baten kalteak edo onurak danori dagozkion ardura dalako eta danori influentziatu ahal gaiuelako.

censurajesus





6.Ariketa

8 05 2009

Iragarkien elementuak:

Klasean gaur eguneko 10 spot  aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Musika, umorea, ahotza , ospetsuen agerpena, etab aztertu ondoren , ondorio batzuetara aiegatu gaitezke oso orokorrean. Leku garrantzitsua hartzen du musikak spot batean, hondoak erritmoa ematen diolako spotari eta erakutsi nahi diren sentimenduei lagundu diezaiokete.

Ospetsuen aukeraketa ez da oso ohikoa izaten eta hauek egiten dutena spotaren ziurtasuna gainentzeko izaten da, askotan ospetsuaren agerpenak, beronengan atentzio guztia zentratzeko arriskua izaten dalako eta spota bigarren maila batean utziz.  Umorearen eta arrazoiaren nahasketa bat egiten dute iragarki gehienak , gehienek beraien produktuak erakutzi nahi dituztelako eta sentzazioekin batera erakusten badira ezin hobeto izango litzateke. Baina badaude spotak non arrazoiaren laguntzaz produktuaren ezaugarriak soilik azaltzen diren.

Orokorki ere akzio didaktiko urria dagoela konuratu gara eta markak nahiago izaten dutela produktuen ezaugarriak azalarazi eta ez bakoitzaren funtzionamendua azaldu. Aipatuko nuke musikaren eta umorearen baliabideak gero eta joera gorakorragoak dituela , esan daiteke ikusleak spotak ikustean sentzasio onak nabaritzen baditu, hobeago eta gehiago gogoratuko dituela.

513926839_939d60155a_m





Marketing prozezua azaltzeko bideo baliagarria.

5 05 2009

http://www.lumengroup.com

http://www.playwithreactivity.com