8.ariketa : Publizitate sexista

22 05 2009

Publizitate sexistarik egiten al da gaur egun? Ohikoa da? Erraz igartzen diogu? Klasean ikusitako 15 iragarkiak Emakundek proposatzen dituen publizitate sexista antzemateko irizpideekin elkartu ditugu.

Emakundek, publizitateari ekiten dioten elkarte desberdinei laguntza eskeintzen die, sexismoa ezabatzeko iragarien mundutik. pauta batzuk jarraitzeko baliabideak ematen dira eta hauek sexuen arteko berdintasuna baino ez du bilatzen.Gehienbat emakumearen irudiaren erabilpen desegokian zentratzen dira. Urteetan zehar emakumea sukaldeko produktuak saltzeko erabili izan ohi zelako. Gaur egun gauzak aldatzen doaz baina oraindik ere badira, emakumea sukaldera lotuta izten duen publizitatea. Era berean emakumearen erabilpen sexuala ere ohitura bilakatu zan bere gorputzeko atalak inolako arrazoirik gabe erakutziz.

Debekatuta egon arren publizitate sexista egiten dela salatuko dute ( Berrian aurkitu dudan berri bat).

Gallina Blanca: Iragarki hau nahiko neutor dela esan daiteke ez dagoelako desberdintasunik gizon eta emakumearen artean

LMN frskagarria: Umorearen aldeko apostua da , eta ez du emakumea leku txarrean uzten , hau ere neutroa dela esan dezakegu.

Simyo: Sexista puntu bat duela esan ahal da. Katelak erakusteko orduan, emakume bi agertzen dira inolako funtziorik gabe. Beren gorputza erakustea baino. Emakumea gizonaren subordinatu moduan agertzen da.
Euskaltel: Ez dago sexismo ikuturik. Sexu atala azaltzeko bi intsekturen laguntzaz egiten dute , eta sortu litezkeen arazo sexistak ezabatzen ditu.

Orangina: Sexismo ikutua dago, baina beste modu batean azalduta, emakumeen arteko erlazioa azaltzen du, euren arteko ezinikusia erakusten digu. Baita emakumea eropa gutxirekin eta sensualki erakusten du inolako arrazonamendu barik.

Caja Granada: Iragarki honek ordea ez du sexismoari buruz ezer jakin nahi eta erabateko neutraltasunaz baliatzen da.

Chanel. Neutora dela esan dezakegu . Nahiz eta maitasun historio bat kontatu eta sexista izateko erreza izan, erabateko sexismoa ez agertzea lortzen du.

Coca Cola : Neutroa, Canal +: Neutroa , Trina: Neutroa

Bancaja: Sexismorik ez dago , baina biolentzia erabiltzen dela esan dezakegu. Baina olan da ere, modu dibertigarri batean eiten du eta gainera jipoitutakoak gizonak dira, ez deien egon inolako konotazio sexistarik.

Magnum: publizitate sexustaren erabilpena egiten du, bai gizona eta bai emakumearen edertasunaz baliatuz eta berien gorputzak baliatuz. Desiatzeko moduan jartzen ditu beraien produktuarekin identifikatu ahal izateko.

Pascual: Emakumearen papera, erosektak egitea, umea zaintzea eta etxeko lanak egitea dela iradokitzen digu. hirurak iragarki berean.

land roveratt00000






7. ariketa: Publizitatearen mugak

15 05 2009

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Iragarkienganako salaketak gero eta ugariagoak izaten ari dira, eta konotazio ezberdinegatik edozein pertsonak bere kaltean doan iragarkia dela suposatzera heldu ahal da. Iragarkien kontrako salaketek , ez lukete salaketa bera soilik jartzeagatik izan beharko. Edozein iragarkiri aurkitu ahal geniokeen salatzeko moduko faktoreren bat.  Egia da salaketa jartzea guziz bidezkoa dela baina ezin da edozer gauzagatik salaketa jarri.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Nire ustez, publizitatea suposatuta dago egia esatera. Komertzio batek ezin du esan bere produktua hoberena dela konprobatuta ez badago. Horregatik agian jendearengan heltzen den mezua benetazkoa dela suposatzen da.  honek kontu handiarekin ibiltzea derrigortzen du publizitatearen munduari.  Telebistako saio edo filmeak fikziozkoak direlakoan , sinesfarritasun baxuagoa du ikuslearengan. Sexuaren eta biolentziaren kasua beste edukietan fikziorako bidea hartzen dute eta publizitatean aldiz benetazkoa denaren sentzazioa ematen du, saldu nahi diren produktuak benetazkoak direlako

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Tabakoaren eta alkoholaren kasua adidez; debekatuta dago tabako eta alkoholdun edarien  publizitatea egitea telebistako iragarkien bidez. Baina aldiz, Telebistako saioren baten publizitate finko bat ikusi daiteke tabakoa saltzen duen iragarki modura. Futbol partiduen adibidea; erretransmisioa irauten duen denboran, kartel ugari ikus daiteke alkohola saltzen eta tabakoa saltzen. Baina ez al dago debekatuta? Iragarki baten erretransmisio kasuala da bai, baina ez al da iragarki bat telebistan ikusten dena azken finean?. Kartel hauek jartzen dutenak , telebistan agertuko direlako jartzen dute eta jartzen izten diotenek telebistan agertuko balitz moduan kobratuko diote iragarleari kartel hori jartzeko aukera.

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Auto – erregulazioak, salaketek izan ditzakeen arazoak aurreikusten saiatuko dira. Salaketak izateko aukera murriztu ain zuzen ere. Salaketa baten ondorioak osokaltegarriak izan daitezkelako iragarki batentzako. Salaketaren aurrean, jusiziaren gana joan beharko da eta honek diru inbertsioa suposatuko du iragarlearentzat eta askotan nahiago izaten da iragarkia ezabatu eta arazotik urten. Baina iragarkia ezabatzeak ere kalte handiak sorzten ditu iragarleentzat.  Arestian egindako lan guztiak eta inbertsio guztiak ezerezean geratzen diralako

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Publizitateak , baliabide  handiak eskeintzen dituen eremua da eta kreatibitateaz baliatzeko aukera ezinhobea.  Askatasuna nahitaezkoa da kreatibitatezko iragarki bat egin nahi bada. Baina egia da ere ezin dela edozelango iragarki bat formulatu. Mugak jartzea derrigorezkoa lizateke baina puntu batera heldu arte, iragakiaren kreatibitateari adarrak ebagiten badizkiogu , iragarki monotonoaren eta sinplearen lekura helduko ginateke. Konbentzio batera hetzera izango litzateke egoera perfektua, baina hortan dago arazoa, legeen mugak jartzerako orduan , beti izango da baten bat desadoz egongo dena. Ez dut uste hiritar sinple baten ikuspuntua desberdina izango zenik, azken finean iragarki baten kalteak edo onurak danori dagozkion ardura dalako eta danori influentziatu ahal gaiuelako.

censurajesus





6.Ariketa

8 05 2009

Iragarkien elementuak:

Klasean gaur eguneko 10 spot  aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Musika, umorea, ahotza , ospetsuen agerpena, etab aztertu ondoren , ondorio batzuetara aiegatu gaitezke oso orokorrean. Leku garrantzitsua hartzen du musikak spot batean, hondoak erritmoa ematen diolako spotari eta erakutsi nahi diren sentimenduei lagundu diezaiokete.

Ospetsuen aukeraketa ez da oso ohikoa izaten eta hauek egiten dutena spotaren ziurtasuna gainentzeko izaten da, askotan ospetsuaren agerpenak, beronengan atentzio guztia zentratzeko arriskua izaten dalako eta spota bigarren maila batean utziz.  Umorearen eta arrazoiaren nahasketa bat egiten dute iragarki gehienak , gehienek beraien produktuak erakutzi nahi dituztelako eta sentzazioekin batera erakusten badira ezin hobeto izango litzateke. Baina badaude spotak non arrazoiaren laguntzaz produktuaren ezaugarriak soilik azaltzen diren.

Orokorki ere akzio didaktiko urria dagoela konuratu gara eta markak nahiago izaten dutela produktuen ezaugarriak azalarazi eta ez bakoitzaren funtzionamendua azaldu. Aipatuko nuke musikaren eta umorearen baliabideak gero eta joera gorakorragoak dituela , esan daiteke ikusleak spotak ikustean sentzasio onak nabaritzen baditu, hobeago eta gehiago gogoratuko dituela.

513926839_939d60155a_m





Marketing prozezua azaltzeko bideo baliagarria.

5 05 2009

http://www.lumengroup.com

http://www.playwithreactivity.com





5.Ariketa(2/2)

24 04 2009

Mercedes Benz kanpainaren inkestako emaitzak.

Kotxerik ba al duzu? %90                        Bai
%10                                   Ez
Gogoratzen al duzu kotxe markaren baten telebistako iragarkirik? %60 %40

Gogoratzen al duzu Mercedes Benz kotxearen kanpainia publizitariorik telebistan? (Ez badu gogoratzen umearen aipamena egin)

%30aipatu ondoren;%50 %70 aipatu ondoren;%50
Gogoratzen al duzu zein den mezua? %30 %70
Gogoratzen al duzu zein den mezua? %10 %90

Telebista asko ikusten al duzu?

Gutxi _ % 20

Nahiko _ % 60

Asko _ % 20

Larregi _

Eraginkorra ikusten al duzu iragarkia?

Gutxi _ % 10

Nahiko _ % 20

Asko _ % 20

Larregi _

Gustokoa izan duru Mercedes Benz-ren iragarkia?

Gutxi _

Nahiko _ % 20

Asko _ % 30

Larregi _

Inkestako emaitzak jaso eta batu ondoren, inkestatuen erdiak gutxi gora behera esagutzen du kanpainaren existentzia eta aipatu aurretik gutxik erlazionatu dute Mercedes Benz markarekin.  Gehienak Autoa dute eta telebista nahiko ikusten dute, eta olan ere beste marka batzuen autoen iragarkiak gogoratzen dituzte.  Iragarkia zagutzen dutenen artean, gehienak eraginkorra dela uste dute baina nahiko eraginkorra soilik.  Iragarkia erakarri dutenen aldetik gehienek gustokoa dutela esaten dute. Beraz inkesta hau erantzun dutenen artean ez du arrakastarik izan. Inkestatuen erdiak esagutzen du soilik eta umearen aipua egin eta gero.  Iragarkia ona dela estaen dute baina kanpaina honen arrakasta murritza dela esan daiteke.





5.Ariketa

3 04 2009

Kanpaina; Mercedes Benz (Mi amiga Nerea)

Targeta: Gizon emakume helduak. Gizonen artean 30-50 urte bitartekoak eta emakumeen artean 40-50 artean. Mercedes auto markak garestiak izetearen fama dute eta gehienbat helduen artean du bere bezero potentziala. Iragarkian Aita bat agertzen da bere semearekin ere. Bere bezero gehiengoari zuzendutako iragarkia izanez.

Inkestaren helburua: Iragarkiak nolako eragina duen gurasoen artean. Ia zelako sentimenduekin lotzen duten gurasoek beraien semea horrelako erreakzio baten aurrean. Adinaren mugak ia eraginik duen ikusi nahiko nuke. Ea gazteek helduagoak baino ikuspuntu ezberdina duten.

Sloganaren indarra ere neurtzea komeniko zan, amaieran soilik aipatzen delako eta ez dirudi indar asko duenik.  Eta ia iragarki honek autoaren modeloa  gogoratzeko ahalmena duen edo soilik Mercedes-benz markaren irudiarekin geratzen diren. Mercedes Benz auto markaren azken aldietako kanpaina publizitarioak gazteak ,edo ez ain helduak diren pertsonak erakartzera bideratu da. Horregatik  gazteengan duten heltzeak helduenarekin konparatu daiteke.


INKESTA   Mercedes Benz “Mi amiga Nerea”

Sexua:                        Adina:

Kotxerik ba al duzu? Ze marka?

Bai _

Ez _

Marka :

Telebista asko ikusten al duzu?

Gutxi _

Nahiko _

Asko _

Larregi _

Gogoratzen al duzu kotxe markaren baten telebistako iragarkirik?


Gogoratzen al duzu Mercedes Benz kotxearen kanpainia publizitariorik telebistan? ( Ez badu gogoratzen umearen aipamena egin) ez badu gogoratzen ez da beharrezkoa jarraitzea.

Eraginkorra ikusten al duzu iragarkia?

Gutxi _

Nahiko _

Asko _

Larregi _

Gustokoa izan al duzu Mercedes Benz-ren iragarkia?

Gutxi _

Nahiko _

Asko _

Larregi _

Gogoratzen al duzu zein den mezua?


Gogoratzen al duzu zein dan slogana?


Amaiera.

mercedesbenzlogo1

anuncio-mercedes-2





4. Ariketa

27 03 2009

AEA anunciantes

AE anunciantes, Espainia mailan dagoen publizitate agentzien asoziazioa da. Bertan danen elkarlaguntzarekin denen interesak segurtatzeko asmoz. Asociacion Española de Anunciantes, (aea), Asociacion española de agencias de publicidad, (aeap) , etab parte hartzen dute. Seminario de marketin delakoa organizatzen da ere IAB asoziazioarekin bat, horrela urtero, San Inspirational sariak entregatuz eta publizitate munduko agentziei teknologia berrietaz kontzientziatuz.

Komisio bat ere sortzen da , non arau legislatiboen aurrean publizitate agentzien onura dakarren legeen hausnarketa bilatzen da. Medio audiovisualen aurrean Agentzien kontratuak komertzializatzen dira.Publizitate agentzien arteko harremana sendotzeko eta sortu daitekeen arazoak konpontzeko bideak bilatuko dira publizitatearenb sektorea indartu nahian.

EFI sariak

Coca Colaren kanpaina azpimarratuko nuke, efikazia saria irabazi duelako medioen barnean, eta baita kanpaina internazionala izatetik Espainia mailara hoberen egokitu den kanpaina izan dalako. Askotan kanpaina berberak ez du arrakasta izaten herrialde desberdinetan, eta garrantzia handiako ikusten dut, erabilpen hori internazionalki ulertua izatearen garrantzia. Bestalde merkeago suertatzen da kanpaina egitea ere. Eta Espainiako diru inbertsioen Top-an azkenetariko lekua du , beraz, Coca Cola bezalako marka handi batek ez du inbertsio handiegi baten beharrizana izan . Inbertsio ez hain handiarekin sariak lortu izan ditu.

efi_081coca-cola_logo





3.ariketa. Sare sozialak (facebook)

13 03 2009

Sare sozialen erabiltzaile zarela jakintzat emanda, gogoeta eskatzen dizut. Marketing ekintza baten parte sentitu izan zara honelako tresna baten bitartez? Hala bada, zein? Ez bada hala, zergatik? Zuk uko egin duzulako edo inoiz aukera hori suertatu ez zaizulako? Burger King-en kasuan bezala, horrelako ekintzen hazkundea aurreikusi daiteke? Edo moda kontua da eta ez da urrunera ailegatuko? Non ikusten duzu sare sozialen abantailarik handiena marketing ikuspuntutik? Eta mugarik argiena?

Gogoeta

Lehenbizi, esan beharra daukat, hilebete soilik igaro dela facebook kontu bat egin nuenetik. Hotmail korreora bialdutako lagunen baten gonbidapenagatik. orain arte tuenti sare soziala erabili izan dut eta lagunen arte sare sozialaren hazkundea nabarmenki hasten joan da denbora pasatu ahala. Baliteke Facebook aplikazioak internazionalagoa ematen duela eta sare sozial askoz ere handiagoa dela. Mundu mailako dela esan daiteke eta munduko edozein puntuko kideak lortu ahal direla.

Modernitate kutsi handia hartzen ari da facebook sare sozialak eta honek marketing-ari ate asko ireki ahal dizkio. Tald ebaten jarraitzaile izateko aukera ematen du eta honen bidez marka , zerbitzu, produktu edo egitasmo desberdinen jarraitzale bilakatu ahal gara.  honek indar publizitarioa du, eta are gehiago gure aisialdian jasotako mezu publizitariaok direlako. Ez da bardina lanean diharduen perstona batek spam edo baneer bat jasotzea eta solasaldian eta erlajatuz doan pertsona batek  spam edo banner bat jasotzea. Obama , Amerikako Estatu batuetako hautagaia zenean,bere komunikabide langileek  myspace (facebook -en antzeko zerbitzuak eskeintzen duen sare soziala) kontua egin zuten eta horrela talde sozialaren munduan murgildu ziren, obamaren aldeko marketing-a eginez eta talde soziala biurtuz beraien kanpainaren onurarako.

Ez dut uste moda bat denik. Jendea erakarria sentitzen da zerbitzu honengatik, egia da pertsona guztien datu pertsonalak edonork lortu ahal dituenik baina, jendea orokorrean elkar komunikatzeko moduan besterik ez du ikusten. Gero eta eboluzio handiagoa izango duelakoan nago eta erabiltzaileak gora egingo dute zihurrenik. Enpresa askok ere sare sozialetan bezero potentzial handia lortuko dute, eta marketing beharra egiteko aukera ezin hobea hasten hasi da eta indar handiagoa hartuko du etorkizunerako. Patrozinioak, banner-ak, talde sozialak,

Bestetik Facebook esperimentua bukatutzat emango dugu. Astebetez lagunak “biltzen” ibili zara. Kontaketa egiteko momentua ailegatu da.

Facebook (esperimentua)

1oo lagun gonbidatu behar genituen gure facebook kontuko kideak izateko. 40 lagun kontabilizatu ditut. gonbidatutakoen artean ia erdiak baietza emen dit jakin barik nor naizen. Inolako loturarik gabe eta lagunen bitartekaritzarik erabili gabe. 100 ezezagunetik 40 baietza eman dit . Pertsona batek baietza ematerakoan, horretaz baliatu naz bere lagunak diren beste pertsonak gonbidatzeko, eta azkenean komunitate bat sortu da, non beraien artean esagutzen ziran baina ni enaben esagutzen.

Zalantza etiekoen barnean, jendean engainatzeko aukera azpimarratuko nuke. Perstonaje berri baten munduan murgiltzeko aukera dago eta inork ez du zertan jakin behar nor zaren. Edonork guzurretanaritzeko aukera du. Etikoki ez da oso fidagarria, datuak ez direlako zilegiak direla argitzeko aukerarik.  Posible ikusten dot, sare sozialetan bakarrik oinarritzen diren marketing kanpainak egotea.

Badira kasu batzuk non kanpaina publizitarioak egin diren sare sozialen barnean, eta honeen eraginez salto egiten dutenak beste medio batzuetara, «Levantate ZP» delakoan bideo bat sortu zuten eta sare sozialean izan zuen arrakastagatik beste medioetara salto egin zuen.  Ez dut uste marketing forma berri honen helburua talde sozialetan garrantzia hartzea denik momentuz. Gaur egun talde sozialen infdarraz baliatzen dira, telebistara igarotzeko eta bertan dohaineko publizitatea lortu ahal izateko. Nahiz eta inetrnetek gero eta indar gehiago lortuko duen , oraindik beste medio potentzialetan eragina izatea bilatzen da.

facebookestudios-300x135







Dove iragarkia

5 03 2009

Iragarki honek baliteke bere markaren irudiaren indarraz ez baliatzea .Baina mezu sentimentalaren bidez lortzen du ikuslea markarekin identifikatzea.





2. Ariketa Eraginkortasuna eta Internet

27 02 2009


http://www.marca.com

http://www.mundodeportivo.com

http://www.msn.es

http://www.plmanager.com

a) Ze publizitate formatu topatu duzun?

Banner ugari topatu ditut, baina gehienak pop up-ak izan dira eta horrialde osoa okupatzen dituen horriak , sarrera modukoak aukera ematen dutenak iragarkira joateko edo web orrialdean jarraitzeko.

b) Ze markarekin egin duzun topo?

Bwin , ING bankua, Digital +, gas natural, etab.

c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?

Bwin apostu etxearen bannerrak atentsioa deitu dit bideo bat zabaltzen dalako mouse-arenpunteroa bertatik pasatuz.
d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?

Ez. Badakitelako arestitik ez zitzaidala interesatzen.

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?

Bai bertan zeuden, baina askotaz enaz konturatu ere egin.

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu?

Markaren irudiarekin geratzen gara baina zaila izaten da bere webgunerarte heltzea, normalean jenteak ez du klikatzen bannerra. Baina produktuaren sloganarekin edo irudiarekin geratu egiten zara.

Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da?

Bai, eraginkorra dela esan daiteke , baina hobetzeko maniobra dagoelakoan nago. begiradarekin ohartzen gara produktuaz. Egunkari edo telebistako iragarkiarekin alderatuta zerbitzu eta informazio gehiago eskaintzen du. mugikorra da eta nahi izan eskero informazio gehiago bilatu daiteke web orrialdeari esker.